2018/03/23

Zuhaitz eguna

Zuhaitz eguna dela eta, Cervantes eskolako ikasleek parte hartu dute Doña Casildan ospatu den ekitaldian.
Debido a la celebración del día del árbol en Bilbao, los alumnos-as de Cervantes han participado en el acto que se celebró en el parque de Doña Casilda.

2018/03/19

Surfa



Pasa den martxoaren 9an ALES MUNIATEGI surflariaren bisita jaso genuen 1.zikloko ikasleok. Surf mundua ezagutzeaz gain, euskararen erabilera eta genero-berdintasuna gaiak azaldu ziren. Hau da, Bilbotik gertu dauden hondartzetan euskaraz mintzatzea posiblea dela azpimarratu genuen. Baita emakumeen prezentziaren garrantzia ere.

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK. EZETZ ASMATU!

Cervantes eskolako 2018ko inauterietako lehiaketako irabazleak hauek izan dira: 
1. ZIKLOAN: Aitana Barba 
2. ZIKLOAN: Alba Ruiz De Olano
3. ZIKLOAN: Iker Ilacio
GELA EGONKORREAN: David Ude
Zorionak eta opariaz gozatu !!!

2018/03/01

Itziarren Semeak musika taldea gure eskolan


Atzo euskara bultzatzeko asmoz musika talde bat gure eskolan egon zen. Hona hemen abestiren bat.




Euskara ez da bakarrik eskolako hizkuntza.
EUSKARA BIZIRIK DAGO.
Itziarren Semeak musika taldeak euskara zabaldu du munduan zehar (Kuban/Alemanian/Hego Amerikan...).
Guk ere zabaldu egin behar dugu gure inguruan.

2018/02/21

Cervantes eskola eta Leioa Kantika Korala




La semana pasada algunas chicas de Leioa Kantika Korala visitaron el aula estable de Cervantes Eskola. Jon les hizo una entrevista junto con Iker, David y Einar. Después pudimos escucharlas cantar.



¡Os lo dejamos, a continuación, para que podáis disfrutarlo al igual que nosotros!






También nos sacamos muchas fotos, ¡las compartimos aquí con vosotros!







2018/02/15

Eskolako aratusteetan ateratako taldeko argazkiak




Otsailaren 9an, ostiralean, Cervantes eskolan aratusteak ospatu genituen

Aurtengo gaia da: “unibertsoa”

Como en años anteriores colgamos algunas imagenes tomadas en las fiestas de carnaval en nuestro centro el pasado viernes dia 9 de febrero

GRUPOS DE EDUCACION INFANTIL Y PRIMARIA



 
 

 



2018/02/08


ITSASOKO ANIMALIAK 5URTE D






Eguen zuri: "Houston, we have a problem"

En vista del pronóstico del tiempo -ola de frío y previsibles chubascos-, consideramos más oportuno celebrar el carnaval en el mismo centro. Por lo tanto, se suspenderá la salida a la calle y por problemas de espacio las familias no podréis entrar.

Ostiralerako hotza eta euria iragarri dutela eta, aratusteak eskolan bertan ospatzea erabaki dugu. Beraz,  Lehen Hezkuntzan ez gara kalera aterako eta kontuan hartu espazio falta dela eta, ezin izango zaretela sartu.

2018/02/02

AGATE DEUNA 2018 ESKOLAN


Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira. Hona hemen guk eskolan kantatzen duguna.




UDAZKENA CASILDAKO PARKEAN


4 URTE D




4-5 AÑOS A


2018/01/24